Berdintasunean zaintzeko Donostiako web orria
El Portal Donostiarra para cuidar en igualdad

«Guraso izanda, oso ondo prestatu behar da bat egitea»

BIDEZ BIDE Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea


Deskribapena

Katia Reimberg eta Soraya Ronquillo

Bidez Bide elkarteko kideak

Migrazio prozesuetan laguntza eskaintzen eta immigranteen gorabeherak ilunpetik ateratzen aritzen dira Reimberg eta Ronquillo; andrazko etorkinekin, bereziki. Argi dute sendiak batzeko giltzarria dela aholkularitza.


Tel. 654 051 231


Programetara eta baliabideetara heltzeko aholkularitza, Donostiako Gizarte Zerbitzuguneetako sarea.

Gizarte Ongizatea, Donostiako Udala


Deskribapena

Gizarte Zerbitzuen sistemak zenbait baliabide dauzka gizarte arazo zehatzei aurre egiteko eta bere helburua da gizarte beharrak modu integralean artatzea. Bere eskumena hiru herri administrazioen artean banatzen da (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) baina sarrera bakarra du eta Donostiako auzoetan banatuta dauden Gizarte Zerbitzuetako Zentroetako Sarearen bidez egiten da.

8 gizarte zerbitzuguneak horrela banatzen dira:


1. GZ: Alde Zaharra, Erdialdea, Amara.

2. GZ: Amara Berri , Loiola, Martutene

3. GZ: Larratxo, Altza

4. ZG: Gros -Egia (Zuhaizti GZ)

5. GZ: Antigua, Ibaeta, Igeldo, Añorga, Aiete

7. GZ:Intxaurrondo

8. ZG: Bidebieta, Herrera


Gizarte Zerbitzugune guztiek dituzte gizarte laneko teknikariak. Horiek dira erreferentziazko profesionalak gizarte arazo zehatz bati aurre egiteko eta erabiltzaileen esku dauden baliabideak jartzeko, batez ere (eginkizun bakarra ez izan arren) mendetasuna artatzeko kasuetan.


Noiz

Jendaurreko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.


Gizarte Ongizateko Departamentuaren web atal honetan Donostiako 8 zerbitzuguneen helbideak daude.

Gizarte ongizatea

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak Gizarte Zerbitzuguneen bitartez kudeatutako zerbitzu, programa eta laguntzei buruzko informazioa.

Tel. 010 / 943 481 400


Mendetasunaren balorazioa

Gizarte ongizatea, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia


Deskribapena

Mendetasunaren balorazioa adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen mendetasun gradua neurtzeko prozesua da. Gradua identifikatzeak zehazten du pertsona horrek zein eskubide dituen Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak Zaintzeari buruzko Legetik eratorritako laguntza sisteman.

Bi balorazio sistema erabiltzen dira. RAI sistema eta Mendetasuna Baloratzeko Baremoa.

Balorazioak Donostiako auzoetan dauden Gizarte Zerbitzuguneetan eskatzen dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arloko zerbitzuek ebazten dira.


Noiz

Gizarte Zerbitzuguneen jendaurreko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.


Gizarte Ongizateko Departamentuaren web atal honetan lotura dago Donostiako 8 zerbitzuguneen helbideekin.

donostia.org> gizarte ongizatea

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak Gizarte Zerbitzuguneen bitartez kudeatutako zerbitzu, programa eta laguntzei buruzko informazioa.

Tel. 010 / 943 481 400


Ezgaitasun fisikoa: informazioa, orientabideak eta aholkularitza

ELKARTU - Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Gipuzkoa


Deskribapena

Elkartu erakundeak informazioa, orientabideak eta aholkuak eskaintzen dizkie eragindakoei, senideei, erakundeei eta herritar guztiei, ezgaitasunen bat duten pertsonengan eragina duten gaiei buruz, ardurapean duen gizaldearen gizarte ongizatea eta gizarteratzea lortzeko helburua lortzeko.

Elkartu arduratzen da ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideez, alorreko araudiak betetzen diren aztertzean zaintzeaz, eta araudi horien garapenaren jakitun egoteaz.

Elkartuk erakunde eta entitate eskudunen aurrean aldarrikatzen du arauek eta legeek xedaturikoa bete behar dutela.

Elkartuk aldarri egiten du ezgaitasunen bat duten pertsonen autodeterminazio eskubidea, bai eta beregain bizitzeko eskubidea ere.


Baldintzak

Elkartuk ez du sartzeko baldintzarik jartzen. Edozein herritar, entitate eta erakunde sar daiteke, argibideak, orientabideak eta aholkuak jasotzeko.
Programetan esku hartu ahal izateko, aurretik izena eman beharra dago.


Informazio gehiago lotura honetan:

www.elkartu.org

Tel. 943 316 770

Faxa. 943 316 379

Ondarreta pasealekua, 5 behea
20018 - Donostia



Adimen urritasuna: familientzako laguntza

Atzegi - Gipuzkoan Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea


Deskribapena

ATZEGIk familien laguntzarako hainbat programa eskaintzen ditu. Hemen hauetariko bi deskribatzen ditugu:

Guraso berriak. Programa honen helburua, egoera horretatik pasa diren beste guraso batzuen borondatezko laguntzaren bidez, familia berri osoari egoera onartzeko bideak aurkitzen laguntzea da, bakoitzak bere bideak izaten baititu. Programa zera eskaintzen du: Lehenbiziko harrera banakakoa, laguntzea, harrerako talde bilerak, prestakuntza hitzaldiak eta Ekitaldi ludikoak.

Gizarte Laguntza programa: Programa honen helburuak ondorengo hauek dira: Dagozkien eskubideei buruzko informazio guztia ematea familiei, eskubide horiek behar bezala defendatzeko aukera izan dezaten hartara; Beren kasa nekez egin ditzaketen gestioak egiten laguntzea familiei; Seme-alabak ohiko inguruetan egin beharreko egonaldiak antolatzen laguntzea familiei, nahi ez diren egonaldiak egitea ekar dezaketen larrialdiak gertatzen direnean; Laguntza pertsonala eta afektiboa ematea pertsonaren edo familiaren baitan krisi egoerak izateari aurre hartzeko.

Helburu horiek lortzeko, lau elementu konbinatzen dira: informazioa, baliabide sozialak, prestazio ekonomikoak eta etxez etxeko laguntza; eta Udalekin, Foru Aldundiaren Minusbaliotasun Zerbitzuarekin eta gizartean diren beste zerbitzu batzuekin koordinatuta egiten da.


Baldintzak

Ekintza honek, bestetik, elkarrizketak, bisitak, bilerak, eskaerak eta tramiteak egitea eskatzen du, eta elkarrizketa, bilera… horiek denak erregistroetan (paperezkoetan eta informatikoetan) gordetzea, ondo eguneratuta edukitzeko, hartara, gure bazkideen datuak. Datu base hori beharrezko gauza da zerbitzu berriak jartzeko aukera emango luketen eskaerak bildu ahal izateko.


Ondorengo loturen bidez deskribatu diren programen inguruko informazio zabala eskuratu dezakezu:

Guraso berriak:
www.atzegi.org/atzegi/de/guraso-berriak

Gizarte laguntza programa:
www.atzegi.org/atzegi/de/laguntza-soziala

Elkartearen inguruko informazioa jasotzeko:

Tel. 943 42 39 42

E-mail: asociados@atzegi.org

Okendo, 6 behea
20004 Donostia



Autismoa: Familiei Laguntzeko Zerbitzua

GAUTENA – Gipuzkoako autismo elkartea


Deskribapena

Gautenak familiei ematen dien laguntza zerbitzua 7 programatan egituratzen da. Hasierako aholkularitza Harrera eta Orientazio Programaren bidez gauzatzen du, alor horrek familiari laguntzen diola elkartera sartzen nahiz dagozkion laguntza eta baliabideen gaineko orientabideak lortzen.


Baldintzak

Gautenak eskaintzen dituen zerbitzuak jaso ahal izatea beste erakunde batzuek bideratzearen ondorio da, horietarako batzuk direla, Esaterako, buru osasuneko eta haur neurologiako ekipo komunitarioak, hezkuntzako Berritzeguneak eta gizarte zerbitzuak.


Bestelako argibiderik lortu nahi baduzue programa honen gainean, hona hemen lotura:

www.gautena.org

Tel. 943 215344

Faxa. 943 215239

Familiei Laguntzeko Zerbitzua
apoyofamilias@gautena.org

Francisco Lopez Alen, 4
20009, Donostia