Berdintasunean zaintzeko Donostiako web orria
El Portal Donostiarra para cuidar en igualdad

"Hitzaldi bat etxeko enpleguaz Frantzian"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

Apirilaren 27an, 18,30ean, Bilboko La Bolsa eraikinean, Cyrille Gallionek hitzaldi bat emango du etxeko enpleguaz Frantzian.
Bera sindikalista da, enplegu-zerbitzu txeke sistemarekin etxeko langilea izana eta Frantzian pertsonentzako zerbitzuen gaineko formazio eta informazio Zentruko zuzendaria. Parte hartzen du etxeko langileen formakuntza profesionalerako Elkartean. Elkarte honek dihardu baita ere, adineko pertsonen bakardadearen eta ageismoaren kontrako borrokan.
ATH-ELEk hitzaldi hau honako kanpainaren barnean kokatzen dugu: lan osasunerako eskubidea, agentzien gaineko kontrola eta gainerako langileen eskubideekin parekatzea.

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"Ikasketa tituluen homologazioa"

BIDEZ BIDE Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea

Deskribapena

Atzerrian eginiko ikasketen tituluak homologatzeko hitzaldia eskainiko du Bidez Bide elkarteak ostegunean Merkatuzarren datorren otsailaren 23an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Atzerrian egindako ikasketek hemen balioa izan dezaten egin beharreko homologazio izapideen inguruan azalpenak eskainiko dizkigute Bidez Bide elkartetik. Gainera, hitzaldiaren lehenengo zatian, Etxeko-lan egitasmoaren berri emango digute Oarsoaldeako Garapen Agentziatik. Hain zuzen ere, zaintza nahiz etxeko bestelako lanetarako langilea bilatzeko edota lana aurkitzeko zerbitzua.

Hitzaldiak Errenteriako Udalak hilero antolatzen duen Emakumeen Kulturarteko guneko taldean landu den kezkari erantzun nahi dio. Horrekin batera, hitzaldi irekia antolatzea ikusi da apropos horren inguruko informazioa nahi duen orok jaso dezan. Behar izanez gero, haurren zaintza zerbitzua izango da aldez aurretik hala eskatzen bada: 943 449576 edota 673062482 telefonora deituta

 

Non

Merkatuzarren


Noiz

otsailaren 23an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.


Prezioa

Dohainik

Tel. 654 051 231


"ETXEKO-LAN SERBITZUA ABIAN DA OARSOALDEAN"

MARAMARA ELKARTEA

Deskribapena

Etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak eta baldintzak hobetzeko eta eskualdeko familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua martxan jartzea helburu duen egitasmoa aurkeztu dute.

ETXEKO-LAN, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak hobetu, beren lan baldintzak bermatu eta aldi berean, eskualdeko familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua martxan jartzea helburu duen egitasmoa litzateke.

Egitasmoaren helburua, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatzea da eta prestakuntza ezberdinak antolatuz eta baliabideak bilatuz eta koordinatuaz beraien gaitasunak hobetzen laguntzea.

 

Tel. 608199141

C/ Jose Usandizaga 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Guipuzcoa



"Lan-esplotazioa eta sexu esplotaziorako salerosketari buruzko eztabaidarako jardunaldiak Errenterian"

MARAMARA ELKARTEA

Deskribapena

Lan-esplotazioa eta sexu esplotaziorako salerosketari buruzko eztabaidarako jardunaldiak.
Datorren azaroaren 16, 18 eta 19an Oarsoaldeako SOS Arrazarekiak egingo dituen Lan-esplotazioa eta sexu esplotaziorako salerosketari buruzko eztabaidarako jardunaldietara gonbidatu nahi zaitu.

Etorri nahi baduzu mesedez baieztatu ondoko helbidera idatziz: gerar@mugak.org

Esplotaziorako pertsonen salerosketa atzematen oso zaila den errealitatea da arrazoi ezberdinengatik: alde batetik izkutuko jarduna izan ohi delako baina baita ere, salerosketa egoera zer den argi definitzen ez duen legedia dugulako. Bereziki lan-esplotaziorako salerosketaz ari bagara. Non dago lan-esplotazioa eta pertsonen salerosketaren arteko muga?

Jardunaldiotan gaiaren inguruan sentsibilizatzeaz gain, zer egin daitekeenari buruz eztabaidatu nahi dugu. Kontzientziak astindu eta biktimak hausnarketa eta ekintzarako gaitusuna duten subjektu social bezala ikusarazi nahi ditugu.


Non

Errenteriako Madalen kaleko Xempelar aretoan.


Prezioa

Dohainik

Tel. 608199141

C/ Jose Usandizaga 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Guipuzcoa



"Buru gaixotasuna duten emakumeen ahalduntzea bultzatzen"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena


Agifeseko psikologo Marisa Románek buru nahasmendua duten emakumeen ahalduntzearen inguruko hitzaldia emango du. Psikologoak "bizi-kalitate ereduan" oinarritutako ikuspegia aurkeztuko du, buruko osasun arazoa duten emakumeek euren burua zaintzeko erabakia har dezaten, zaintzaile moduan aritu beharrean.


Non

Saioa 18:30ean, Manuel Lekuona kultur etxean, izango da.


Noiz

Urriaren 25ean, asteartean, Lasarte-Orian.


Prezioa

Dohainik

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



“Ekonomia eta etxeko lanak” izeneko jardunaldiak antolatuko ditu Civivox Condestablek, etxeko lanei eta morrontzari buruz hausnartzeko.

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

 

Ekonomia eta etxeko lanak” izenburupean jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Udaleko Berdintasun Sailak, eta Berdintasunerako III. Planean hitzartutako helburu estrategiko hauen inguruan arituko dira: “Emakumeen autonomia ekonomikoa” eta “Zaintza lanak birbaloratzea eta ikusgarri egitea”. Topaketa horretan, prekarietatean eta ekonomia feministan eta etxeko eremuan adituak diren emakumeek hausnarketak plazaratuko dituzte gai hauen inguruan: etxeko lanak, gako feministak eta arlo horretako ohiko praktikak, eta etxeko morrontza. Jardunaldiak Civivox Condestablen egingo dira irailaren 16an eta 17an. Ekintza guztiek sarrera librea izango dute eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. 

 

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



“ERALDATZEKO IKUSGARRI EGIN”

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

Hemen duzue zaintzari eta etxeko lanei buruzko lehen kongresuaren inguruko informazioa. Madrilen izango da, 2016ko urriaren 1ean eta 2an.

 

 

 

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"Bizitza Jasangarri baterako Eraldaketa Jardunaldiak"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

InteRed-en ZAINTZAK BIZIZ, ERREALITATEA ERALDATU kanpainaren

barnean kokatzen dira. Badakigu gizartea bera dela merkatuak erdigunean jartzen dituena, ordaindua ez den beste ekarpen guztiak bigarren planu batetan utzita.

Gure ustez Zaintzen Etikatik sustatzen ari diren estrategia eta esperientzia guztiek, hala nola elikadura burujabetzan, bizi onean, etab. beste harreman botere batzuk praktikan jartzen dituzte, antolaketa kolektikoan, aniztasunaren onarpenean, sormen mobilizazioan, kooperazioan eta elkarrekiko zaintzetan oinarritutakoak. Hori horrela izanik emakume ausarten esperientzia desberdinak eta pentsaera marko teorikoak ikusgai nahi ditugu, botere, behar eta errealitateak eraldatzeko indarra eman diezagun.

Jardunaldiak dohainik izango dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker. InteRed, Instituzio Teresiarrak sustatutako Garapenerako Gobernuz Kanpoko erakundea da. Hezkuntza inklusibo, dohakoa eta kalitatezkoa batean sinistuz, persona orok bizitzako une guztientan disfrutatu beharko genuken eskubidea dela ulertuz.

2016ko maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean

Tokia: Kutxa Aretoa (Andia kalea, Donostia-San Sebastián)

Partaidetza askea, izena eman ezkero.

"Bizitza Jasangarri baterako Eraldaketa Jardunaldiak"

http://www.intered.org/node/17998

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"Etxeko langileen eskubideak"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

ATH – ELE elkarteak Eusko Legebiltzarreko lan batozrdean egon da, etxeko langileen eskubideak aldarrikatzeko, batez ere lan osasun eta lan arriskuen prebentzio arloan.

Hurrengo estekan bideoa ikus dezakezue

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"Etxeko langileak matxinatzen dira"

MARAMARA ELKARTEA

Deskribapena

Lan balditza txarrak salatzen dituzten emakume etorkine herenak.

Egoera ahulenetan daudenak, barne langileak dira. % 40a dira. Batzuek egunean bi ordu baino gutxiago linbratzen dute eta 800 €ko soldatara ez dira iristen. Hau “ esplotazioa” dela salatzen dute.

Ana, Lina edo Bernadaren bizitzak ez dira beraien bizitzak, besteenak baizik. Etxeko lanetan lan egiten dute, barne langile moduan, egoera gogorrenak dituztenak eta emakume etorkin askorentzat lanbide bakarra. Zaharrak zaintzen dituzte,, alzheimerrekin. Etxeko lanetaz ere arduratzen dira: sukaldatu, garbitu, plantxatu.... Zorte handiarekin bi orduz libratzen dute egunean eta astean behin deskantsatzen dure. Beraien soldatak, askoz ere murritzagoak dira. Emakume etorkin etxeko langileen erdian oso soldata txikiak diruzte... irakurtzen jarraitu...

Tel. 608199141

C/ Jose Usandizaga 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Guipuzcoa



Diálogos en acción: cadenas globales de cuidados, migración y desigualdad Norte-Sur: construyendo diálogo y acción por el derecho al cuidado”.

MARAMARA ELKARTEA

Deskribapena

Zaintza lanak Euskal Herriaz gain beste tokietan ere lantzen dira. Granadan apirilaren 23 eta 24ean topaketak egin zituzten, izenburua “ Diálogos en acción: cadenas globales de cuidados, migración y desigualdad Norte-Sur: construyendo diálogo y acción por el derecho al cuidado” izan zen.

Topaketa hau bizipenak, ibilbideak, beharrak eta partekartzeko gune bat bezala pentsatu da. Beraz, sentsibilizazio kanpaina aurrera eraman eta gero, eta zaintza lanen garrantziaz ohartuarazi eta gero, topaketa hauek egin genituen. Informazio gehiago...


Kreditatu informazioa

ASADE Asociación sindical de asistencia domiciliaria

Deskribapena

Lanean zaudeten pertsonei intersatzen zaizuen informazioa. Zaintza lanetan ibiltzen diren profesional ezberdinek FP ikasketak eduki beharko dituzte edo profesionalitate ziurtagiria eskuratu behar dute, 2016ko urtarriletik aurrera kontratu batekin lan egiteko...Irakurtzen jarraitu...

 

 

 

Kreditatu informazioa

[Dokumentua ikusi]

Tel. 610 80 39 62

Tel. 664 44 78 62

Fax. 943 45 02 09


GIZA LIBURUTEGIA 2016 MUSEO SAN TELMO - MARTXOAK 17 LIBURUAK

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

DONOSTIAKO 4.GIZA LIBURUTEGIA
11:00 OKENDO K.E.
Okendoko Liburutegian
Giza liburutegia, pertsonetan oinarritzen den proiektu bat da. Elkarrizketen bitartez bizipenak eta jakiteak trukatzen dira. Etorri zaitez dastatzera!!!
Funtsezkoa da kontutan izatea, norberak ahots propioa duela, bakarra, originala... berorren istorioa. Komunikatzaile ona zara? Zerbait konpartitu nahi duzu? Zu izateko aukera ematen dizugu, giza liburu bat izateko.
Antolatzaileak: Plus 55, Donostia Kultura.
Kolaboratzaileak: Liburutegia.
Gure giza-liburutegian parte hartu eta istorio interesgarriak konpartitu nahi badituzu deitu:
10:00-14:00: Casares K.E. 943 35 11 43 (Joserra) / Ernest Lluch K.E. 943 48 19 15 (Iratxe) / Musika Eskola 943 29 78 30 (Laura).
15:00-18:00: Intxaurrondo K.E. 943 27 93 43 (Nagore)

AFRIKAEUSKADI
Izenburua: “Kongotik Euskal Herrira”
“Del Congo a Euskal Herria”
Sinopsia : Afrikatik atera eta Euskal Herrira iritsi den emakume baten historia
Historia de una mujer que deja Africa para llegar a Euskal Herria.

BIDEZBIDE
Izenburua 1: "Cosas que aprendí de mi madre"
“Nere amarengandik ikasi nuena”
Sinopsia : "Belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioaren garrantzia, norberaren bidea eraikitzeko orduan eta eguneroko bizitzan"
Importancia de la transmisión generacional de saberes para nuestra vida diaria y para la construcción del propio camino.

Izenburua 2: “ Emakume zaintzaileek jasotzen dituzten errealitate ikusezinak”
"Realidades invisibles de las mujeres cuidadoras"
Sinopsia: Nork zaindu behar du nor? Non? Zeren truke? Pertsona guztiok, bizitzaren uneoro mota eta intentsitate ezberdineko laguntza behar izaten dugu.
Quién debe cuidar a quién? Dónde? A cambio de qué? Todas las personas en todos los momentos de la vida necesitamos cuidados de distinta índole e intensidad

DECEBAL
Izenburua: “Emakume Errumaniarraren bizitza”
“Vida de una Inmigrante Rumana”
Sinopsia: Aurreiritziek, estereotipoek eta zurrumurruek duten eragina emakume errumaniar baten bizitzan.
Los prejuicios, los rumores y estereotipos condicionan la vida de una mujer rumana.

MUJERES DEL MUNDO UNIDAS
Izenburua: “Tegucigalpatik baserrira”
“De Tegucigalpa al caserío”
Sinopsia: Emakume batek egin behar duen egokitzapena, milioitik gora biztanle dituen hiriburutik baserri batera lan egitera etortzean.
El proceso de adaptación que tiene que hacer una mujer que sale de una ciudad de más de un millón de habitantes para trabajar en un caserío

JATORKIN
Izenburua: “Bi kultura ezberdinen artean bizi den pertsonaren bizipenak”
"Vivencias de una persona entre dos culturas diferentes"
Sinopsia: Ekialdearen eta mendebaldearen artean toki bat bilatu behar duen hiritar baten eskarmentua. Erlijioaren edo etniaren izenean, diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen duen eromenari buruzko salaketa.
Experiencias de un ciudadano que intenta hacerse un hueco entre dos culturas diferentes, entre oriente y occidente. Denuncia de la locura que incita al odio y a la discriminación en nombre de una etnia, lengua o religión.

KAMELAMOS
Izenburua: “Ijito Herriaren historia”
“Historia del pueblo gitano”
Sinopsia: Jatorria, penintsulara iristea eta Ijito Herriaren sufrimenduaren historia: Isabel Katolikoaren pragmatika , Sarekada Handia, Francoren errepresioa eta holokaustoa.
Orígenes, llegada a la península e historia del sufrimiento del Pueblo Gitano: Pragmática de Isabel la Católica, “la gran redada”, represión del régimen franquista y holocausto nazi.

MESTIZA
Izenburua: “Haurrak aniztasunean”
“Infancia en diversidad”
Sinopsia: 6 urtetan Donostian elkarbizitza munduko haurrekin
6 años de convivencia en Donostia con niñas y niños del mundo

 

 

 

 

 

 

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"ATH-ELEk 2015 urteko estatistikak argitaratu ditu"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

Sektore honetako abusuak oraindik kontrolatu gabe daude Lan Ikuskaritzaren partetik.

Barne-langileen ia %79ak astean 60 ordu baino gehiago lan egiten du. 10 langileetatik 8 zaintzen duten pertsonarekin bakarrik bizi dira. Gizarte Segurantzan alta eman duten kanpo- eta barne-langileen kopurua geroz eta handiagoa da.

 

"Etxekko Langileen Elkartea"

http://ath-ele.com/eu/

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"ALDAKETA DAKARTEN AITATASUNAK"

Gobierno Vasco

Deskribapena

JARDUNALDIAK: "ALDAKETA DAKARTEN AITATASUNAK"
GIZONAK, EMAKUMEAK, UMEEN ZAINTZA, LANA ETA BOTEREA. AKORDIOAK LORTZEKO NORTASUNAK ERAIKITZEN

Aldaketa dakarten Aitatasunak. PROGRAMA

[Dokumentua ikusi]


“Cuídate, Cuídame, Cuídale”

ASADE y BIDEZ-BIDE

Deskribapena

Abenduaren 2an, “Cuídate, Cuídame, Cuídale” jardunaldiak izan ziren Donostian, Guneak zaintzaren gainean antolatutakoak, eta hemen duzue gai horren inguruan izan zen gogoeta bat.
“Jardunaldiaren eta batzordearen beraren helburua da ikusgai jartzea zer desberdintasun pairatzen dugun emakumeok ordaindu gabeko lanetan, boluntariotza barruan dela, bai eta zaintza lan ordainduetan ere. Genero desberdintasunak dira, lan feminizatuak eta pobreziakoak.
Desberdintasunok deuseztatzeko borrokan dihardugu, eta, horretarako, emakumeengana jotzen dugu, ahaldundu daitezen, bai eta erakundeetara ere, publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia deuseztatzen lagundu diezaguten, Berdintasunerako Legea eta Mendekotasunaren Legea bezalakoen bidez; legeok, izan ere, ez daude batere osatuta eta areagotu egiten dute zaintza kontuetan emakumeek pairatzen duten desberdintasuna.

Portaera ekonomikoa aztertzean, alde batera utzi izan da ekonomia formaltzat hartu izan ez den guztia. Ez ikusi egin zaie merkatu sistemaren joko arauen araberako portaera ekonomikoa ez zuten pertsonei. Emakumeek historian egin duten ekarpen ekonomikoa gutxietsita egon da gaur arte; alabaina, kultur balioak aldatzearen ondorioz eta emakumea arlo publikoan sartzearen ondorioz, handitu egin da osasun gastua, bai eta lehen arlo pribatuak betetzen zuena arlo publikoan bilatzeko beharra ere.
Portaera ekonomiko hori etxeko kontuen parte zen, batez ere emakumeena, eta orain Ongizate Estatuak bermatu behar du. Azaldu dudan horrek denak kontzeptu giltzarri batzuk lotzeko balio du, hau da: familiako kideen artean gehienbat emakumeek egin izan dituzte zaintza lanak eta kontzientzia kolektiboan egin izan den lotura nozitu behar izan dute, alegia, zaintza amak egin beharreko zerbait dela, beheragoko mailakoa, metodoaren kontrakoa eta gainbaliorik sortzen ez duena. Hori oztopo bat da beste paradigma batera aldatzeko, non zaintza lanak metodo zientifikoan oinarrituta egongo diren eta haren efizientziak bermatuko dituen.
Ezinbestekoa da ulertzea nola sortu den erakunde ekonomikoen, emakumeen eta generoaren inguruko unibertso sinbolikoaren arteko erlazioa. Hori lagungarria da tradizioan emakumeek bete izan dituzten lanbideak aldatzeko, unibertso sinboliko hori etxeko eremuaren inguruan ezarri baita.
Antropologiak ez du sakon aztertu etxeko unitatea produkzio/erreprodukzio gisa eta lanaren gizarte eta sexu banaketa gisa (rol bereiziak, sistema ekonomikoen, estatusaren, genero banaketa produktiboen arabera).

Aristotelesek egin zuen “lanaren sexu banaketa” deitzen dugun horren lehen definizio formaletako bat, hauxe baieztatu baitzuen: “Gizonak politikara eta dirua irabaztera, eta emakumeak etxeko arduretan”. Halaxe deskribatu zuen historian zehar antropologiaren eta ekonomiaren ikuskeraren bereizgarri izan dena, bai eta bi sexuek bete beharko luketen tokia ere, arlo publiko eta pribatutzat jo litekeena modu dikotomiko eta irudizkoan bereizita. Ekonomia politiko klasikotik neoinstituzionalismora bitartean, ez dirudi antropologiak sakon aztertu dituenik, bereziki, emakumeak eta, oro har, etxeko eremua, eta halaxe diot nik ere”.


"Cuidate,Cuidame,Cuidale"

ASADE y BIDEZ-BIDE

Deskribapena

Abenduaren 2an, Donostian antolatutako jardunaldi batzuen barruan, Guneako Zaintza Batzordearen sustapen bideo bat jarri genuen, “Cuídate, Cuídame, Cuídale” izenekoa.
Emakumeok gure gain hartzen dugu zaintza betebeharra, eta aukeratzeko eskubiderik ez bagenu bezala inposatzen dizkigute zaintza lanak. Hemen duzue hori salatzeko egindako bideo bat.

"Cuidate,Cuidame,Cuidale"

https://youtu.be/ADcJ6M3edtU


"INDARKERIA MATXISTA ETA ANIZTASUN FUNTZIONALA EDO MENPEKOTASUNA DUTEN EMAKUMEAK"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

ALDARRIKAPEN ORRIA-Donostia, 2015eko azaroa

Berdintasun Atalak lagunduta, zaintza lanez arduratzen den talde eragileak egin du
dokumentu hau, bi helbururekin. Batetik, ikusgai jartzea oraindik ikusezina den eta oso
ezaguna ez den errealitate bat; eta, bestetik, arreta hobea ematen saiatzea indarkeria
matxista pairatzen duten dibertsitate funtzionaleko edota inoren mendeko emakumeei.

Indarkeria matxista eta aniztasun funtzionala edo menpekotasuna duten emakumeak

[Dokumentua ikusi]

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



“Mexiko Hirian etxeko langileak borrokan daude lan duin baten alde”

MARAMARA ELKARTEA

Deskribapena

Munduko toki guztietan emakumeek egindako etxeko lanak duinak egiteko lan egiten ari da. Hain zuzen ere, behean duzue emakume mexikarrak Mexiko Hirian aurrera eramaten ari diren tratu duin baten aldeko borrokaren inguruko artikulu bat.

“Mexiko Hirian etxeko langileak borrokan daude lan duin baten alde”

http://www.theguardian.com/cities/2015/nov/10/empleadas-domesticas-ciudad-de-mexico-luchan-trato-digno

Tel. 608199141

C/ Jose Usandizaga 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Guipuzcoa



Jardunaldia: "Kontziliazio erantzunkidearen erronkak eta Aurrerapenak"

Negociado de Igualdad, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Deskribapena

Barakaldoko Udalak ohore handiz gonbidatu nahi zaitu «Kontziliazio erantzukidearen erronkak eta aurrerapenak» jardunaldira, urriaren 27an, asteartea,  9:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor kultura-etxean (Gernikako Arbola Etorbidea, 41, 48902 Barakaldo).

Jardunaldia kontziliazioari eta erantzukidetasunari buruzko «Equilibrio Balance» Europako proiektuaren esparruan gauzatuko dute, eta sentsibilizaziorako eta analisirako espazio izan nahi du, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzearen onurei buruzko hausnarketa bultzatzeko.

Jardunaldian izango dira, Amaia del Campo (Barakaldoko alkatea) eta Espainiako Gobernuko Emakumeen Erakundeko, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko (FEMP) ordezkariak.

Bertan, hitzaldi bana emango dute UAMeko Soziologia doktore Teresa Torns-ek eta EHUko Lan Zuzenbideko irakasle Olga Fotinopoulou-k: «Denboraren politikak. Kontziliazioaren arloko erronka» eta «Kontziliaziotik erantzukidetasunera, Quo vadis?: Esparru juridikoaren egoera EBko zuzenbidean eta Espainiako ordenamendu juridikoan».  
Horretaz gain, jardunbide egokiei buruzko mahai-inguru bat egingo da Torrezuri Taldea eta ASPACE Bizkaia erakundeen parte-hartzearekin, baita tokiko administrazioaren parte-hartzearekin ere, esaterako Madrilgo Udala, Pedro Muñozkoa (Ciudad Real) eta Barakaldokoa.

Etorriko zarela espero dugu.


Informazio gehiago
nahi izanez gero, ekitaldiaren idazkaritza teknikoaren jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honetan: salu2@ado2.es eta telefono honetan: 94 415 00 19.

Antolatzailea: Emakume Arloa

Tel. 943 48 34 64

Fax. 943 01 04 90

Casa de las Mujeres
Okendo 9
20004 DONOSTIA



"EZ DAGO BESTERIK - ES LO QUE HAY" Kanpaina

BIDEZ BIDE Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea

Deskribapena

Euskal Herriko emakumeek aurpegia ematen dute interna moduan lanean ari diren emakume etorkinen alde.

Kanpaina honen bidez, milaka emakume etorkinen errealitatea ezagutarazi nahi da, batez ere menpekotasunak dauzkaten pertsonen zaintzan lan egiten dutenak, baita lan hauek zein baldintzatan egiten dituzten ere.

Honez gain, bizitzaren iraunkortasuna jendarte guztiaren ardura dela aldarrikatu nahi dugu.

Tel. 654 051 231


Sentsibilizazio-kanpaina: lana eta familia uztartzeko borroka

ASADE

Deskribapena

ASADEk, Etxeko Laguntzaileen Elkarte moduan (zaintzaile profesionalak) eta sindikatu profesional moduan, eskatzen du, Eukene Pardoren bidez, udal sektore publikoko kontratu guztietan (kontrataziorako baldintza teknikoen orrietan, hain zuzen) gizarte klausula batzuk sartzeko, enpresak honako baldintza hauek betetzera behartzeko kontratuak dirauen bitartean: aplikatu beharreko legeetan eta/edo nahitaez bete beharreko hitzarmen kolektiboetan ezarritako osasun, lan segurtasun, babes eta lan baldintzen arloko betebehar guztiak betetzeaz gain, lana eta familia uztartzen laguntzen duten neurri jakin batzuk ere sartzea, baina kontratu ez-egonkorrak eta lanaldi partzialekoak bakarrik egin gabe horregatik.

 

Gaur egun, lanaldi partzialeko kontratua duen edozein langilek prest dago enpresak deitzen dion asko eta askotan lanera joateko, eta hori oztopo handia da bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzeko. Kontratu mota horiek oso gizarte babes eskasa dute; Europako Justizia Auzitegiak eta Espainiako Konstituzio Auzitegiak ere beren iritzia eman dute eta argudiatu dute lanaldi partzialeko lanak emakumeak zeharka diskriminatzen dituela, pentsioak kobratzeko garaian. Bestalde, iragarri dutenez, lan ordutegiak liberalizatu nahi dituzte, eta lana eta familia uztartzeko neurri moduan aurkezten digute hori. Zaila da ulertzen nola langileak enpresen esanetara denbora gehiago izateko den neurri batek lagundu dezakeen lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzen. Emakumeek kostu handia hartzen dute beren gain zaintzaileak izateagatik, eta kostu hori hainbat arlotan islatzen da: osasuna, bizi kalitatea, lana lortzea eta garapen profesionala, gizarte harremanak, denbora berentzat izatea eta ondorio ekonomikoak.

 

Gizarte Segurantzako Neurriei buruzko Legearen aldaketa: Kotizazio urte gutxi kontratu ez-egonkorrak eta lanaldi partzialekoak; oso neurri negatiboa da, pertsona askori, batez ere, emakumeei erretiro pentsioa eskuratzea galaraziko diena. Erretiro partziala lortzeko betekizun eta baldintza zorrotzagoak ezartzen ditu: lanaldi osoan lan egiten dutenek bakarrik lortu ahal izango dute (orain arte, lanaldi partziala zutenek ere bazuten aukera hori). Neurri negatibo garbia da, erretiro mota hori murriztu edo oztopatu nahi duena. Alarguntasun pentsioan egitekoa den aldaketa integrala: urtebete iragan baino lehen, Gobernuak azterlan bat egingo du alarguntasun pentsioaren aldaketa integrala egiteko. Pentsatzekoa da erreforma horrek ordezkapen errentatzat hartuko duela alarguntasun pentsioa, eta eskuratzeko baldintza izango dela menpekotasun ekonomikoko gradu jakin bat izatea, alarguntasun pentsioa izatezko bikoteentzat arautzean egin den bezala.
Atzerapen neurriak dira, abusuzkoak, emakumeak lan gutxiago, ez-egonkortasun handiagoa eta gizarte babes txikiagoa izatera kondenatzen dutenak. Lanari eutsi dioten 7.597.600 emakumetatik, bi milioik, hau da, ia heren batek, lanaldi partziala dute. Hori ez da, inola ere ekintza positiboko neurri bat; enpresentzat "kartara" egindako kontratu bat da, kontratuan hitzartutako lanaldiaz gain, ordu osagarriak eta ohiz kanpoko orduak ere egin daitezkeelako −hori orain arte debekatuta zegoen−; eta hori gutxi balitz, ordu horiek ez dute kotizatzen.

 

Mendekotasuna duten pertsonak gero eta gehiago dira (batez ere, adineko gizon eta emakumeak, beste pertsona batzuen laguntza eta zaintzak behar dituztenak), eta hori ondorio kalkulaezinak dituen zama bihurtu da gizarte aurreratuetako sistema sozio-sanitarioetarako. Mendekotasuna dutenen zaintzaileak oso gutxitan direnez profesionalak, gero eta pertsona gehiago (batez ere, emakumeak) behartuta daude esklabotasunetik hurbil dauden egoerak bizitzera, eta horrek berekin dakar, gainera, garapen pertsonal eta profesionalerako aukerak galtzea, etengabeko zaintza lanak zaintzaileei dakarzkien osasun fisiko eta psikikorako arriskuak ahaztu gabe.

 

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenen gainkargak arrisku larrian jartzen du beren buru osasuna: nahasmendu depresiboak eta emozio eta sexu desorekak, ondoez psikologikoa eta depresio eta estres tasa altuak ohikoak dira haien artean. Mendekotasuna dutenen zaintzaileek beste biztanle talde batzuek baino botika psikotropiko gehiago hartzen dituzte, eta horrek frogatzen du lan horrek buru osasuneko arazoak izateko joera areagotzen duela. Depresioa, antsietatea eta insomnioa tratatzeko botikak hiru aldiz gehiago preskribatzen zaizkie zaintzaileei gainontzeko biztanleei baino.

ASADE sindikatu edo elkartearekin harremanetan jartzeko:

Tel. 610 80 39 62

Tel. 664 44 78 62

Fax. 943 45 02 09


Sentsibilizazio-kanpaina: CURRICULUM IKUSEZINAK

BIDEZ BIDE Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea

Deskribapena

Kanpaina honen helburua etxeko lanak egiten eta mendetasuna duten adinekoak zein adingabeak zaintzen diharduten emakumeen curriculumak ikusaraztea eta jakinaraztea da, euren jatorrizko lurraldeetan prestakuntza eta kualifikazioa lortu dutenean.

Bertoko populazioa errealitate honen inguruan sentiberatu nahi dugu eta etorkinei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak desmitifikatzen lagundu nahi dugu, honelako mezuen aurrean: "emakume hauek ez dute ikasketarik, analfabetoak dira, ...".

Horretarako curriculum erregistroa egingo dugu eta erakusketa ibiltarian aurkeztuko dugu zenbait gune publikotan, errealitate hau jakinarazteko.

Gainera, erreportajeak egingo dira hedabide nagusietan, lan zulo hauetan lan egin eta ikasketak dituzten emakumeei egindako elkarrizketen bidez eta haien lekukotasunen bidez.


Noiz

Zure eskualdean tailer ibiltaria antolatzea eskatu nahi baduzu, harremanetan jar zaitez zuzenean Bidez Bire-rekin.

Informazio gehiago lotura honetan:

bidezbide.wordpress.com

Hitzordua eskatzeko:

Tel. 654 051 231

E-maila: homologacionbidezbid@gmail.com


Zabalpen eta mentalizazio sozialerako programa

ATZEGI - Asociación Gipuzkoana en favor de las personas con discapacidad intelectual

Deskribapena

Programa honen helburua gizarteak adimen urritasunaz duen kontzeptua aldatzea da, eta gaitasun mugatu batzuk dituzten pertsonen jardueran inguruak zer garrantzia duen baloratzea. Ezgaitasuna, izan ere, inguruaren exijentzien baitan dago, eta, beraz, ezinbestekoa da inguruaren eragin hori.

Programa honen barruan urteko kontzientziazio kanpainak antolatzen dira. Hauetan, burutuko diren ekintzen programazioa barneratzen delarik.

2012. urtean burututako eta ikastetxeetara zuzenduriko sentsibilizazio kanpainaren inguruko informazioa lotura honen bidez lortu dezakezu:  Sentsibilizazio Kanpaina

Bestalde, ATZEGI aldizkariaren 2013. urteko azaroko alean azken sentsibilizazio kanpaina aurkezten da. ATZEGI aldizkaria

Ondorengo loturan zabalpen eta mentalizazio programaren deskribapen sakonago bat aurkitu dezakezue:

www.atzegi.org - Zabalpen eta mentalizazio programa

Tel. 943 42 39 42

E-maila: asociados@atzegi.org

Okendo, 6 bajo
20004 Donostia - San Sebastián



Adimen urritasun - Gizarteratzea: Inguruan Programa

ATZEGI - Asociación Gipuzkoana en favor de las personas con discapacidad intelectual

Deskribapena

Eskualdekako lanaren bidez burutzen den programa honen helburua adimen urriko pertsonak bizi diren komunitatean bertan txertatzea da. Era berean, konpromiso bat ere bada, eskualde bakoitzeko bazkideentzat, adimen urriko pertsonen presentzia nabarmendu dadin --beren eskubide eta betebeharrekin-- bizi diren tokian, gizarte horren parte baitira, bat gehiago.

Bestalde, gizartean parte hartzen duten gizarte sareetan sartzea da programa honen helburuetariko bat, adimen urriko pertsonak gizartean murgiltzeko bide izan daitezen sare horiek.

Horretarako, talde kontzientzia handitzen duten ekintzak sustatuko ditugu, azterketaren eta elkarren arteko lanaren bitartez konpontzeko arazo komunak.

Ondorengo loturan programa honen ezaugarriak azaltzen dira:

www.atzegi.org

Tel. 943 42 39 42

E-maila: asociados@atzegi.org

Okendo, 6 bajo
20004 Donostia - San Sebastián