Berdintasunean zaintzeko Donostiako web orria
El Portal Donostiarra para cuidar en igualdad

"Adinekoak laguntzeko Lehen Sorospenak"

Adinekoak laguntzeko Lehen Sorospenak

Gizarte Ongizatea, Donostiako Udala

Istripu edo gaixotasuna dela eta larrialdi egoeran aurkitzen den adineko bati laguntza azkar eta eraginkorra emateko behar diren oinarrizko ezagutzak eskaintzen dituen ikastaroa da.

Irakasleak etengabe kudeaturiko praktikak lan tresna nagusi bezala erabiliaz,ikasleak aktiboki, kontzeptuen hausnarketa eta araketa burutuko du metodologia  parte-hartzailea oinarri duelarik.Prestakuntza saioetan simulazio eta entrenamenduak egingo dira egunerokotasunean eman daitezken larrialdi egoerei aurre egiteko lehen mailako laguntzak garatuz. Honek, interbentzioa hobetuko duen erlazio trebetasunak jorratzen erraztuko du bide batez.

 


 

Tel. 010 / 943 481 400

  • Gurutze gorria Donostian
    C/Nueva 10 Donostia
  • Apirilan 24-28
    Ordutegia: 17:30-19:30
    10 ordu
  • 45€

" TALLERRA ERALDAKETARAKO AUTOEZAGUTZA ETA NORBERE-ZAINTZA"

ERALDAKETARAKO AUTOEZAGUTZA ETA NORBERE-ZAINTZA

MARAMARA ELKARTEA

Nork bere bidea egitea bizi nahi dugun bizitza eraikitzea da, gure ardura den neurrian”.

Tailer honek garapen pertsonalean eta autoezagutzan sakondu eta beren bizipenak hobetu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago; nork bere buruarekin nahiz gainontzeko pertsonekin harreman askeagoak, osasuntsuagoak eta atseginagoak nola eraiki ikasi nahi duten emakumeei.

8 saioetan nor eta zer garen aztertzen saiatuko gara. Horretarako, “Nola bizi nahi dut?”edo “Zein motako bizitza egin nahi dut orain?” bezalako galderei erantzunak bilatzeko lan egingo dugu.

 

Tel. 608199141

Jose Usandizaga Kalea 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Gipuzkoa


  • Donostiako Emakumeen Etxea
  • Egunak: 2017ko apirilak 25, maiatzak 2-9-16-23-30, ekainak 6 ta 13
    Ordutegia: 18:30-20:20

"TAILERRA EMAKUME ZAINTZAILEAK ETA MINDFULNES"ESS

EMAKUME ZAINTZAILEAK ETA MINDFULNESS

MARAMARA ELKARTEA

Zaintzea nork bere burua kontuan izatea da. Bakoitzak dituen beharrei arreta eskaintzea. Bagarela eta munduan toki bat dugula aitortzea, eta ondo sentitzeko eskubidea dugula, gure ongizatea erdietsi behar dugula gure bizitzaren esparru guztietan”.

Tailerra emakume zaintzaileei zuzenduta dago. Nork bere bizi-kalitatea hobetzeko tresnak eskainiko dira, mindfulness praktikaren bidez garapen pertsonala sustatuz. Behar emozionalak identifikatu eta azalerazten lagunduko dugu, hobeto uler dezagun zer dela-eta sentitzen garen gaizki zaintza lanetako hainbat momentutan. Sentipen desatseginak aldatzen joan, geure burua zaintzen ikasi eta hobeto sentitzeko tailerra da honako hau, orainean kokatu eta arreta garatzen laguntzeko baliogarria.

 

Tel. 608199141

Jose Usandizaga Kalea 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Gipuzkoa


  • Donostiako Emakumeen Etxea
  • Egunak : 2017ko maiatzak 2-9-16-23-30
    Ordutegia: 15:00-17:30
  • Dohainik

TALLERRA

"EMAKUME ZAINTZAILEAK ETA MINDFULNESS"

MARAMARA ELKARTEA

 

Zaintzea nork bere burua kontuan izatea da. Bakoitzak dituen beharrei arreta eskaintzea. Bagarela eta munduan toki bat dugula aitortzea, eta ondo sentitzeko eskubidea dugula, gure ongizatea erdietsi behar dugula gure bizitzaren esparru guztietan”.

Tailerra emakume zaintzaileei zuzenduta dago. Nork bere bizi-kalitatea hobetzeko tresnak eskainiko dira, mindfulness praktikaren bidez garapen pertsonala sustatuz. Behar emozionalak identifikatu eta azalerazten lagunduko dugu, hobeto uler dezagun zer dela-eta sentitzen garen gaizki zaintza lanetako hainbat momentutan. Sentipen desatseginak aldatzen joan, geure burua zaintzen ikasi eta hobeto sentitzeko tailerra da honako hau, orainean kokatu eta arreta garatzen laguntzeko baliogarria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tel. 608199141

Jose Usandizaga Kalea 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Gipuzkoa


  • Donostiako Emakumeen Etxea

  • Egunak: 2016ko urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9 eta 16
    Ordutegia: Asteazkenean 15:00-17:30
  • DOHAINIK

TALLERRA

ERALDAKETARAKO AUTOEZAGUTZA ETA NORBERE-ZAINTZA

MARAMARA ELKARTEA

Nork bere bidea egitea bizi nahi dugun bizitza eraikitzea da, gure ardura den neurrian”.

Tailer honek garapen pertsonalean eta autoezagutzan sakondu eta beren bizipenak hobetu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago; nork bere buruarekin nahiz gainontzeko pertsonekin harreman askeagoak, osasuntsuagoak eta atseginagoak nola eraiki ikasi nahi duten emakumeei.

8 saioetan nor eta zer garen aztertzen saiatuko gara. Horretarako, “Nola bizi nahi dut?”edo “Zein motako bizitza egin nahi dut orain?” bezalako galderei erantzunak bilatzeko lan egingo dugu.



 

 

 

 

 

 

Tel. 608199141

Jose Usandizaga Kalea 2-4-1 7-8 Errenteria 20100 Gipuzkoa


  • Donostiako Emakumeen Etxea
  • 2016ko urriak 11, 18 eta 25; azaroak 8, 15, 22 eta 29
    Asteartean:18:30-20:30
  • DOHAINIK

IKASTAROA

Zer da sentitzen dudana? tristura eta poza, haserrea, egonezina…

Gizarte ongizatea, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Zaintzaileek uler dezaten zer dela eta maiz gaizki sentitzen diren, egoera zailetan, bereziki. Desatseginak diren sentimendu horiek albo batera uzteko egin daitekenaz ahartaraztea.Eta batez ere, zaintzeko eta hobeto sentiarazteko modu berriak erakustea.

Gaiak: Zer sentitzen dut zaintzen ari naizenean. Estresa zaintza-lanean. Komunikazio eta harremanak. Genero identitatea eraikitzen.

943 48 14 33 (Ordutegia: 9.00 – 14.00)
943 48 14 94

  • 1.- Emakumeen etxea

  • Azaroak 6, 20,27,30
    15:00h-17:30h
  • Dohakoak

Tailerrak

Etxeko langile eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen emakume zaintzaile ez profesionalentzat tailerrak - 2014

ASADE eta BIDEZ-BIDE

Helburuak Etxeko langile eta dependentzia egoeran dauden pertsonen emakume zaintzaileekin kontzientziazioa eta hausnarketa bultzatu, beren lan-baldintzak eta pertsonalak berdintasunean bermatzeko eta beren lana emakume guztientzako (bertakoak nahiz eta migratzaileak) eskubide berdinekin jardun ahal izateko.

Langileak eta migratzaileak diren heinean emakume hauen egoera eta baldintzen inguruan hausnartu, zaintza globalen sareekin loturak eginez.

1- Emakume zaintzaileak: genero berdintasunea kontraesana

2- Zaintzaren genero berdintasun ikuspegitik

3- Zaintza kate globalak

Gaiak - Lan eskubideak, hitzarmenak, gizarte-segurantza, lan-kontratuak, formakuntza. - Zaintza lanen kate globalak (espainiar Estatuan nahiz emakume migratzaileen jatorrizko herrialdeetan zeintzuk aritzen diren zaintza lanetan, zergatik, etabar).

Metodologia eta partaideak HIRU TAILER izango dira, DOHAKOAK, dinamikoak, parte-hartzaileak eta formakuntzari begirakoak. Tailerretako abiapuntua lan hauetan aritzen diren emakumeen esperientziak eta errealitateak izango dira. Tailer hauek Donostiako Emakumeen Etxean izango dira eta alor laboraleko eta berdintasun gaietan adituek emango dituzte. Talde bakoitzean gutxienez 15 emakumek izena eman beharko dute, eta horietan parte-hartzeko konpromisoa hartu.

Asade e-maila:
asociacionasade@hotmail.com

Bidez-bide e-maila:
bidezbide@hotmail.com

  • Donostiako Emakumeen Etxean
    Okendo Kalea - Zb 9
  • Dohakoak

Prestakuntza eta hitzaldiak

Zaintzaile profesionalentzako, mendekotasuna duten pertsonen familientzako eta etxeko langileentzako prestakuntza.

ASADE

ASADEk prestakuntza eskaintzen du bai Sindikatuaren bidez (zaintzaile profesionalentzako) eta bai elkartearen bidez (mendekotasuna duten pertsonen familientzako eta etxeko langileentzako).

Gaur egun, ASADE 2014. urteko udazkenerako prestakuntza programa antolatzen ari da. Aurrerantzean ikastaro eta hitzaldien inguruko informazioa web orri honetan eta elkartearen blogean argitaratuko da.

ASADE Sindikatuaren blogean profesionaltasun ziurtagiria lortzeko ikasgai-zerrendaren inguruko informazioa lortu dezakezue, besteak beste.

ASADE sindikatu elkartearen bloga

ASADE sindikatu elkartearen bloga

ASADE elka

Tel. 610 80 39 62

Tel. 664 44 78 62

Faxa. 943 45 02 09

ASADE sindikatu:
a.s.a.d.e.sindicato@gmail.com

Asade elkartea:

asociacionasade@hotmail.co



  • Non: Lantegiak Elkarturen egoitzan izaten dira.
    Ondarreta pasealekua, 5, behea
  • Noiz: Beharren arabera, aldian-aldian.
  • Lantegiak doakoak dira.

Prestakuntza eta hitzaldiak

Autismoa: familiei prestakuntzazko laguntza ematea

GAUTENA – Gipuzkoako autismo elkartea

Gautenak familiei ematen dien laguntza zerbitzua 7 programatan egituratzen da. Hemen haietako bi nabarmentzen ditugu, beste onura batzuk beste, familiek gaitasun handiagoa izateko jarraibideak eskaintzen baitituzte:

INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA: Eskaintzen artean, baliabideei eta abarrei buruzko argibideak, Gautenan laguntza jasotzen duten pertsonei, senideei eta herritar guztiei, hala programak, zerbitzuak, ekimenak eta jarduerak —elkartearenak zein kanpokoak— hobeto aprobetxatu ahal izateko, eta oinarrizko prestakuntza, banakoaren nahiz familiaren jokabidea eraginkorra eta aberasgarria izateko.

GERTU PROGRAMA: Famili barruan esku hartzeko programa, zeinetan profesionalak lan egiten duen familiaren etxebizitzan bertan, familia semearen edo alabaren jokabide arazoetan gaitzeko. Laguntzen ere du beste zerbitzu batean (ikastetxea, aisialdiko zentroa, eguneko zentroa…) eskuraturiko trebetasunak etxera zabaltzen.

Informazio gehiago

www.gautena.org

Tel. 943 215344

Faxa. 943 215239

Familiei Laguntzeko Zerbitzua:
apoyofamilias@gautena.org

Francisco Lopez Alen, 4
20009, Donostia






Hitzaldia

Adimen urritasuna: Familientzako hitzaldiak

Atzegi - Gipuzkoan Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea

Atzegik familientzako hitzaldiak antolatzen ditu aldiro familientzat. Besteak beste: etorkizunerako prestatzen, Mendekotasun Legea, anaia-arreben papera, etab.

Informazio gehiago

www.atzegi.org > agenda

Tel. 943 42 39 42

Okendo, 6 behea
20004 Donostia


  • ATZEGIk antolatutako jarduerei buruzko informazioa, web orrialdeko agendan dago.
    Jarduerak sare sozialetan ere agertzen dira
  • Prezioa Dohainik

Prestakuntza eta hitzaldiak

Garuneko paralisia: Familientzako mintzo eta kafe aldia.

ASPACE Gipuzkoa - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea

ASPACEk aldian behin prestakuntza eta elkartruke guneak antolatzen ditu, harrera goiztiarrean edo eskola adinean dauden haurren familientzat. Pertsona interesdunek harremanetan jarri behar dute elkarteko eskola atalarekin.

Tel. 943 216 055

E-mail: aspace@aspacegi.org

Illarrabidea, 2, 20018, Donostia


  • Non: Mintzo eta kafe aldiak Donostiako Goienetxe egoitzan izaten dira.
    Illarrabidea, 2, 20018, Donostia
  • Noiz: Hilean behin izaten dira umeak eskola adinean dituzten familientzat eta bi hilerik behin arreta goiztiarrentzakoak (oporraldietan izan ezik).
  • Partaidetza doakoa da.