Berdintasunean zaintzeko Donostiako web orria
El Portal Donostiarra para cuidar en igualdad

[ EZAGUTU GAITZAZU ]

foto composición
H

emen duzun informazio gunea eta topagunea Berdintasun Bulegoko zaintzei buruzko Talde Eragileak diseinatutakoa da. Urteak daramatzagu zaintzaileei laguntzeko udal diagnostikoan eta planean parte hartzen, eta oraingoan, adostutako neurriak gauzatzen.

Elkarlanean ari gara, zaintzaren eta bizitzaren sostenguaren gaia oinarrizko printzipio hauen inguruan lantzeko:

  • Berdintasuna
  • Zeharkako lana
  • Burujabetasuna (“nire buruaren jabe naiz”)
  • Duintasuna
  • Aniztasunaren eta diferentziaren errespetua
  • Eragin politikoa

Jarraian, gaur egun, Talde Eragilean parte hartzen dugunok aurkeztuko ditugu, baina, era berean, talde gehiago gonbidatu nahi dugu parte hartzera, beraien ekintzei buruzko informazioa eman eta web orrialde osoagoa eta dinamikoagoa egiteko. Hasierako urratsak ematen ari gara. Zuen zain gaude!

logotipo entidad

Berdintasun Bulegoa, Donostiako Udala



:: Aurkezpena

Bulegoaren lan alorra da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak bizitzaren alor pribatu eta publiko guztietatik ezabatzeko politikak garatzea.

Emakumeek eta gizonek jendartean bete ohi duten papera modu garrantzitsuan aldatu bada ere, emakumeek harremanen hierarkizazioan eta gizartean duten kokapen desberdina nabarmena da. Kokapen horrek jatorria du sexuaren arabera esleitzen diren gizarteko eta kulturako jokabide estereotipoetan eta ereduetan.

Gaur egun, Donostiako Udalak Emakumeen Eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana du martxan. Bertan, Udalak gauzatu beharreko neurriak jaso dira, benetako berdintasuna eraginkor lortzeko.

Benetako berdintasuna lortzeko, beharrezkoa da gizarte eragileen eta erakunde publikoen lankidetza. Hala, Udalak hainbat parte hartzeko gune sustatzen ditu.

Hala, parte hartzeko bi gune ditugu - Berdintasunaren Aldeko Donostiako Emakumeen Kontseilua eta Emakumeak eta Hiria Foroa–. Horiez gain, azken urteetan, Donostiako Zaintzaileentzako Udal Babes Planaren Talde Eragilea dago.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Berdintasunerako III. Planean, lerro estrategikoen artean, bigarrena Zaintza eta erantzunkidetasuna izenekoa da. Udalak lanen errealitatea aldatu nahi du, ordaindutakoak zein ordaindu gabe egiten direnak. Zaintza ezinbestekoa da bizitzaren sostengurako, zaintza gabe, inor ezin izango zen bizi. Beraz, zaintza jendartearen erdigunean egotea nahi dugu.

Eta zaintza lana inplikatuen daudenekin landu behar dugu. Ohituraz, zaintza emakumeei egokitutako lana izan da. Uste dugu zaintza lana parez banatu behar dela, emakumeen eta gizonen artean, erakunde publiko, elkarte eta enpresa pribatuen artean, azken finean, denon artean.

Y el trabajo de los cuidados debemos abordarlo con las personas más implicadas. Tradicionalmente los cuidados siempre ha sido un trabajo atribuido a las mujeres. Creemos que este trabajo hay que repartirlo más equitativamente, entre mujeres y hombres, entre instituciones públicas, asociaciones y empresas privadas, al fin y al cabo entre todas y todos.



:: PDF erantsia

Hemen jaitsi dezakezu Donostiako Zaintzaileentzako Udal Babes Plana:

imagen de PDF[jaitsi]

Berdintasun Bulegoari eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Donostiako III. Planari buruzko informazio gehiago:

hemen[+]


logotipo entidad

ASADE



:: Aurkezpena

Bi erakundetan egiten dugu lan.

Batetik, ASADE, GIPUZKOAKO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILEEN ELKARTE SINDIKALEAN. Izan ere, emakume zaintzaile profesionalen eskubideen alde borrokatzen gara. Sindikatuan gaudenek etxez etxeko laguntza ematen dugu. Gure lanbideak honakoak dira: etxez etxeko laguntzaileak, eta Klinika eta Geriatria laguntzaileak. Gipuzkoan egiten dugu lan

Bestalde, ASADE ELKARTEKOAK emakumeak gara, etxez etxeko laguntzaileak, eta berdintasuna esparru guztietara zabaldu nahi dugu.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Emakumeak eta langileak garelako. Lanbidez, zaintza arloko profesionalak gara, eta etxez etxeko laguntzaileen eskubideen alde borrokatzen gara. Horrezaz gain, lanbidearen inguruko informazioa ematen diegu.
Como mujeres asociadas, ponemos el foco sobre la desigualdad de las mujeres ante el trabajo doméstico y de cuidados.

 

Informazio gehiago honako web orrietan:

ASADE SINDIKATUA: asade-asade.blogspot

ASADE ELKARTEA: asade-asociacionporlaigualdad.blogspot




logotipo entidad

BIDEZ BIDE Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea



:: Aurkezpena

Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea transnazionala, transkulturala eta genero ikuspegiduna da. 2009an sortu zen eta helburua hiritartasun inklusiboa eta parekidea lortzea da, emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar beraiek izateko

Euskal Herrian, pertsona eta familia etorkinekin egiten du lan, honako proiektuen bitartez: Berdindu eta Curriculum ikusezina eta Zure Ondoan, familientzako laguntza psiko-soziala. Era berean, garapenerako hezkuntza proiektuak ditu (hemengoak sentsibilizatu) eta baita garapenerako lankidetza proiektuak ere Latinoamerikako herrialdeetan. Izan ere, etorkinak hangoak baitira.

Gure lan ildotariko bat errealitate ikusezinei eta ez ezagunei buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa da. Horretarako, ikus-entzunezko bitartekoak erabiltzen ditugu (dokumentalak, laburmetraiak, argazkiak, etab.) Tresna pedagogikoak dira pertsonei eta familiei ahotsa emateko, hau da, esperientzia migratzaile transnazionalak bizi dituzten benetako protagonistei.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Atarira “zaintzen kate globaletan” parte hartzen duten emakumeen ikuspegia ekarri nahi dugu. Amaia Perez Orozcok esaten duen bezala, transnazional mailako kateen helburua egunero bizitzari sostengua ematea da. Hala, etxeen artean zaintza lanak partekatzen dira, botere ardatzetan oinarrituta, besteak beste, generoa, etnia, klase soziala eta jatorrian oinarrituta”. Proiektu migratzailea martxan jartzen duten emakume asko kate horietan daude: hemen, gaizki ordaindutako zaintzen hornitzaileak dira, eta, beraien jaioterrian, beste emakume batzuen laguntza behar dute familia zaintzeko. Garrantzitsua da beraien ahotsa, beharrak eta aldarrikapenak proiektuan jasotzea.



Sartu gure blogean:

bidezbide.wordpress.com


logotipo entidad

ELKARTU, Gutxitasun fisikoa dutenen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea



:: Aurkezpena

ELKARTU Gutxitasun fisikoa dutenen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea da. Onura publikoko erakundea da eta helburua gutxitasuna dutenak gizarteratzea eta parte hartze soziala izatea da. Izan ere, pixkanaka-pixkanaka gizarteak inklusiboagoa izan behar du, herritarrak baztertzea gainditu behar du. Erakundea elkarteek osotzen dute, gutxitasuna dutenen bizimoduaz arduratuta dauden emakumeek eta gizonek. Hala, beraien ekinez eta jardunez, gutxitasuna dutenak era autonomoan garatzea eta gizarteratzea sustatzen dute.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

ELKARTUk parte hartzen du atarian zaintza behar duten mendekoen eskubideak bermatzeko eta beraien burujabetza eta bizi nahi duten bizitza aukeratzeko eskubidea sustatzeko.

 

Informazio gehiago gure web gunean:
www.elkartu.org




logotipo entidad

TALDELAN prebentzio eta garapen soziala



:: Aurkezpena

TALDELAN Errenteriako elkartea da, eta eskualdeko beste elkarte batzuekin batera (Jake Mate, Zingili Zangala, Trapu Zaharra eta Ur teatroa) herriko bizitza kulturala aberasteko egin zuen lan 80. eta 90. urteetan, Niessenen Antzinako Lantegian.

Errenteriako lokal askotan lan egin eta arte eszenikoari lotutako jarduerak eskaini ondoren, azken urteetan, elkarteak izaera desberdina du.

Horrela, gaur egun, elkarteak honako jarduerak antolatzen ditu: Osasun Prebentzioa, Psikomotrizitatea eta Adierazpen Dramatiko librea. Jarduerak herritarrentzat dira, eta, hala eskatuz gero, eskatzaile espezifikoentzat.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Parte hartzen dugu atarian "Amonak, biloben zaintzaileak- Zaindu norbere burua zainduz" izeneko tailerraren berri emateko. Tailerra Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoarekin antolatzen dugu. Ikastaroak Osasun Prebentzioaren ildoa lantzen du, etxeko mendekoak nola ari garen zaintzen hausnartzeko, amona zaintzailearen rola hausnartzeko, eta gaur egungo zaintzari bestelako aukerak emateko. Beti azpimarratzen dugu zaintza kaltegarri ez izatea gure osasun fisiko, emozional eta sozialarentzat, bizimodu duina eta osasungarria izan dezagun.




logotipo entidad

OREKA SAREA



:: Aurkezpena

Aholkularitza txikia gara, genero, parte hartze eta lankidetzan adituak. Azken urteetan, zaintzen inguruko diagnostikoak, eta, batzuetan, ekintza planak egiteko aukera izan dugu Euskal Herriko udalerrietan eta mankomunitatetan, besteak beste, Basauri, Ermua, Getxo, Ondarroa edo Urola-Garaian. Horrezaz gain, Gipuzkoako Aldundiaren Berdintasunerako II Planean kolaboratu dugu, eta Planean, zaintza eta bizitzaren sostengua ardatz nagusiak dira.

Donostian, Berdintasun Bulegoak zaintzaileen Diagnostikoa eta Babes Plana egitea koordinatzea eskatu zigun, eta, hemen jarraitzen dugu, Bulegoari eta Talde Eragileari laguntzen Planeko zenbait neurri gauzatzen.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Donostian, eta beste udalerri batzuetan, gero eta argiago dugu zaintza lana, ordaindutakoa eta -batez ere- EZ ordaindutakoa, gure iceberg sozialaren oinarria dela. Esparru guztietan, genero ikuspuntuarekin eta planteamendu feministekin, emakumeen eta gizonen bizitzan zaintzak duen eragin desberdina dugu. Web orrialdearen bitartez, zaintzari zor zaion garrantzia eman nahi diogu, kontzientziazioa eta aldaketa soziala sustatu nahi dugu.




logotipo entidad

GAUTENA



:: Aurkezpena

GAUTENA Autismoar.en nahasmena duten pertsonen familien Elkartea da eta 1978an sortu zen
Gaur egun, GAUTENAk honako Zerbitzu hauek kudeatzen ditu: Diagnostikoa eta Tratamendua, Eguneko Arreta, Etxebizitza, Aldi baterako Egonaldiak, Aisia eta Denbora Librea eta Familientzako Laguntza. Zerbitzu horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko 700 familiari eskaintzen zaizkie.
GAUTENA, Gipuzkoako Autismo Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere helburua autismoak berekin dakartzan arazoei buruz gizartea informatu eta sentsibilizatzeaz gain, trastorno-mota hori duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea da



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Atari honetan parte hartzen dugu, proyekto honetan, bere hasieratik, bertan izan garelako eta oso premiazkoa ikusten dugu horrelako espazioak.



Informazio gehiago honako web orrietan:

http://www.gautena.org/intro/intro.php


logotipo entidad

ATZEGI



:: Aurkezpena

ATZEGI adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da. 1960an sortu zen eta, gaur egun, adimen urritasuna duten gipuzkoarren bizi kalitatea hobetzeko lanean segitzen du. Adimen urritasuna duten pertsonen erreferente eta bidaide izan nahi du, pertsona hauen bizialdi guztian, jaiotzen direnetik azkeneko unera arte. Honetarako, familiei eta pertsonei aholkularitza eta zenbait zerbitzu eskaintzen zaizkie.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Adimen urriko pertsonentzako eta bere familiarentzako laguntzarako baliabideak ezagutararteko.



Informazio gehiago honako web orrietan:

www.atzegi.org


logotipo entidad

MARAMARA ELKARTEA (FORMAZIOA, PREBENTZIOA, GIZARTE SUSTAPENA ETA EMAKUMEONTZAKO JABEKUNTZA)



:: Aurkezpena

MaraMara Elkartea eremu anitzetan gauden hainbat emakumek osatzen dugu. Emakumeontzako jabekuntza sustatu eta landu nahi dugu jarduera ezberdinen bidez.

Elkartearen helburuak, besteak beste, honako hauek dira: ikerketa feminista bultzatzea; formazioa genero ikuspegitik ematea; osasun alorrean prebentzioa lantzea; eta diziplina anitzeko eta izaera sozialeko proiektuak sustatu eta zabaltzea, bereziki emakumeei zuzenduta, jabekuntza ardatz nagusietako bat izanik.



:: Zergatik hartzen dugu parte atarian

Zaintza lanen inguruan egunero ematen diren injustizia egoerei buruz hitz egin, horiek salatu eta eraldaketarako ekintzak proposatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, gune honetan parte hartzen dugu.

Egun, oraindik ere, gehien bat emakumeak dira beste etxe batzuetan senideren bat edo beste pertsona batzuen zaintza edota etxeko lan eta etxekoen zaintzaz arduratzen diren emakumeak, era informalean. Horregatik uste dugu gune aproposa dela emakume hauen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Hitz egin, hobeto sentitu eta emakumeek obligazioz zaindu beharraren rolaren inguruan zaintzaileek hausnartu eta espazio bat eduki dezaten lan egiten dugu. Azken finean, egungo gizartean zaintza lanen nolakotasunaz eztabaidatzeko aukera ematen digun tresna bat da.

Nork bere burua nahiz ingurukoak zaintzeko guztiok dugun benetako ardura hartzearen aldeko lana egiten dugu. Zaintza lanetako erantzukidetasunak gizarte osoari mesede egiten baitio.