Berdintasunean zaintzeko Donostiako web orria
El Portal Donostiarra para cuidar en igualdad

"Etxebizitza komunitarioaren inguruko jardunaldiak izango dira"

"Etxebizitza komunitarioaren inguruko jardunaldiak izango dira"

Errenteriako Udalak eraikin bat egokituko du bertan gazte etxebizitza komunitarioa eraikitzeko. Horren bitartez, emanzipatzeko arazoei irtenbidea ematen hasi, eta elkarbizitza eta etxebizitza bera ulertzeko modu berri bat sustatu nahi du.

Asanblada irekien bidez eta Udaleko arduradunekin batera, interesa duten gazteek erabakiko dute proiektua nolakoa izango den: zeintzuk izango diren elkarbizitza arauak, eraikinaren egitura, bertan bizitzeko zein baldintza bete beharko den eta abar.

Martxoaren 10ean, ostiralez, etxebizitza komunitarioaren inguruko jardunaldiak izango dira.

Ekimen honek Marea Gora parte-hartze prozesuan identifikatutako eskakizunei erantzun nahi die, eta antzeko esperientziak ezagutzeko antolatutako jardunaldiak izango ditu abiapuntu.

Martxoaren 10ean izango da hitzordua, Errenteriako Xenpelar Etxean. Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziaren sarreraren ondoren, kontuan hartzekoak izan daitezkeen beste esperientzia batzuk azaltzeko gonbidatutako bi lagunek hartuko dute hitza: Irati Mogollon lezoarra izango da haietako bat, “Arquitecturas del cuidado. Viviendas colaborativas para personas mayores. Un acercamiento al contexto vasco y a las realidades europeas” liburuaren egileetakoa dena. Bestea ordea, Bartzelonako Sants auzoko La Borda etxebizitza kooperatibako kide bat izango da. Jardunaldietara joateko aurrez eman beharko da izena, espazioa egokitu eta zenbat jende bertaratuko den aurrez jakin ahal izateko. Horretarako nahikoa izango da hezkuntza@errenteria.eus helbidera idaztea.

 

"Etorkizunera bidaiatu zuen sorgina eta emakumeentzat berri ona ekarri zituena."

"Zahartzaroak emakumeak gizonak baino hobeto tratatzen ditu"

"Menopausiko errebeldea den Therese Clerc-en arabera, zahartzea festa bat da."

86 urteko Frantziar aktibista hau Bartzelonan dago Mostra Internacional de Films de Dones dela-eta. Berekin batera, Adèle Tulli zinemagile gaztea dago ere bai, Therese Clerc-en inguruko "Menopausia Errebeldea" izeneko dokumentalaren egilea.

"Adineko pertsonentzako kooperatibak zahar-etxeari irtenbidea".

"Zure etorkizuna lantzeko alternatiba".

Zahartzaroa beste modu batean bizitzea zen lagun talde batek zuen asmoa. Horrela, helduaroan kooperatiba bat sortu eta lur-sail bat erosi zuten, zahartzaroa emango zuten etxea eraikitzeko. Etxe hori Malagako Santa Clara Residentziala da.

CUIDADANO ATARIA:

Bizilagunak zaintzeko herritar erantzukidearen ideia sustatzeko proiektua.

Txakurra paseatzera atera, landareak ureztatu, zaborra jaitsi, haurrekin paseatu, jateko pixka bat gehiago prestatu eta auzokideari ontzitxo batean gorde...

Gurutze Gorriaren Atari Solidarioko taldearen lankidetzarekin, FARAPI-Evident:is http://www.evidentis.org proiektu pilotu bat diseinatzeko ekimena abian jarri du, Donostiako atari bateko bizilagunen artean zaintza sustatze aldera. Finantzaketa parte hartzailea (“Crowdfunding”) erabili dute funts nahikoak eskuratzeko eta horiei esker pilotu probaren proiektua hasteko eta CUIDAdano Atariaren Eskuliburua sortzeko. Eskuliburu horrek zaintzetan erantzukide den herritarren ideia sustatuko da (CUIDAdanía). Eskuliburu horrek atarietan, etxadietan, auzoetan, eta bestelakoetan pertsonen onurarako izango diren eguneroko zainketak antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideak proposatuko ditu.

Eskuliburuaz gain, gizarte-prozesu bat bertatik bertara nola antolatzen den erakutsiko duten bideoak prestatu nahi ditugu, baita aholkuak uzteko, antzeko bestelako esperientziak igotzeko, eta bestelakoetarako aukera emango duen web orria ere. Horrela bada, aplikazioa xaloa, dinamikoa eta bisuala izango da, eta lankidetzan.

Goteo finantzaketa kolektiboko webgunea ikusi

Garaiz zabiltza proiektuari ekarpena egiteko, CUIDAdano Ataria laguntzeko sarean parte hartuko duten boluntarioak behar ditu eta. Aurkezpen bideoa eta proiektuari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Goteo finantzaketa kolektiboko webgunean:

HOUSEKIDE

HOUSEKIDE: Donostian adinekoentzako (partzialki) partekatutako etxebizitza autokudeatuaren proiektua.

Housekide (ingelesezko HOUSE (etxe) eta euskarazko KIDE hitzak lotuta) izenez bataiatu dugu gure proiektua. Izan ere, cohousing-a, bizileku partekatua edo etxe elkartua da Donostia eta inguruko heldu (50-70 urte artekoak oro har) talde batek bizitzaren “azken herenari” modu autokudeatuan, elkarlanean, eta neurri batez –etxebizitzari dagokion heinean bederen– partekatuan ekiteko aukeratu duguna.

Gure taldean oraingoz 25 “unitate”, banakoak nahiz bikoteak , bildu gara, erabilera pribatuko etxebizitzez eta espazio komunez osaturiko multzo bat eraikitzeko, lankidetza, iraunbidetasuna eta partekatzea izango direlarik gure joka-arau. Web honetan jasoko diren urratsak ematen ditugu.

Gure etorkizuneko bizimodua honela antolatu nahi dugu: banako edo bikote bakoitzak bere erabilera pribatuko etxea (txikia) izango du, taldekideenetik hurbil-hurbil, eta espazio nahiz zerbitzu komun batzuk partekatuko ditugu. Etxebizitza eredu hori da cohousing izenez ezagutzen dena Europako eta Amerikako iparraldeko zenbait herrialdetan.

Housekide-ren web orrian aurkituko dituzu proiektuari buruzko informazio interesgarria, berriak, foroa, gaiari buruzko argitalpenak eta artikuluak eta beste lotura interesgarri batzuk.

Housekide-ren web orria